Berdabio
Artikutza, Spain
5 months ago
Berdabiyo, urrezko txanponen faltsifikatzailea izan zela dio ahozko tradizioak. Delitu hau Iruñeko kartzelan ordaindu zuen eta bertan, urtebetean zehar, hirurehun eta hirurogeita bost bertso moldatu zituen, egun bakoitzeko bertso bat. Horietatik lehen bostak, 1933. urtean argitaratutako “Anuario de Eusko-Folklore” XIII. liburuko 75-76. orrialdeetan jasota daude. Hauetako bertso batzuei Mikel Laboa abeslari ezagunak musika jarri eta oso ezagunak egin ziren. Hona hemen bertso bat: Berdabiyo’ren xaldiyak Lau ankak ditu txuriyak Salto batian irago zuen Zazpi estatuko esiya; Beste bat igaro balu, Seguru zuen biziya.
0 Comments