Leurtzako urtegien itzulia
Labaien, Spain
4 months ago
Leurtzako urtegira bisitari asko hurbiltzen da, urte sasoi guztietan, mota guztietako jolas jarduerak egiteko asmoz. Ingurua erakargarria da, arro itxi eta isolatuan dago. Eta paraje umela da; ura nonahi belardi eta baso naturalez inguratua. Leurtzako urtegi ingurua Aisiarako Natur Eremu izendatzearen helburua, eskualde horretako balore ekologiko eta paisajistikoak gordetzea da, baina aisiarako jarduerak bultzatu eta ohiko erabilerak mantentzearekin bateragarri eginez. Urrotz eta Beintza-Labaiengo herritarrak zerbitzu instalazioak eraiki eta eremua mantentzeaz, erabilera publikoa gainbegiratu eta kontrolatzeaz arduratu dira. Natur eremu bilakatzean, gizakien zenbait jarduera galarazi ziren, kanpatzea, sua egitea... Jarduera horiek kalte handia egin diezaiokete ingurumenari: zaborren pilaketa, bisitarien arteko arazoak... Legediak lagunduta, ekintza hauek kontrolatzea lortu da, Leurtzako inguruak balore ekologiko garrantzitsua baitu. Pagadi zoragarriotatik animalia asko hurbiltzen da urtegiotara: basurdeak, azeriak, lepazuriak, azkonarrak... Hegaztiak ere bai: uretan, migratzen ari diren kurriloak; basoan, okil handia eta berdea; zeruan bueltaka, arrano beltza, aztorea, gabiraia, sai arrea... (Iturria: https://www.argia.eus/argia-astekaria/2072/leurtzako-urtegiak)
0 Comments
Leurtzako urtegien itzulia