Muniain eta Peña Roja
Opakua, Spain
4 months ago
Opakuako mendatetik atera eta Artzain Bidea hartu dugu. Lehenik Opakuako behatokiaren ondotik pasa gara eta berehala, Okarizko mendateraino iritsi gara. Maldan gora jarri eta erraz iritsi gara Puerto de Muniaingo tontorrera. Bertako erpin geodesikotik Arabako Lautadaren ikuspegi eder eta zabalaz gozatu dugu. Mendiaren ertzetik segituz, Muniaingo mendatera jaitsi gara eta bide balizatutik Peña Rojara igo segidan. Tontorra pagadiaren barruan dago. Itzuleran, Muniango mendatera jaitsi eta ezkerretik Raso de Zezamara doan bidea hartu dugu. Errepidearen paraleloan bidezdior desberdinak hartu ditugu abiapuntura itzultzeko.
0 Comments
Muniain eta Peña Roja