Autrin Elbetetik
Elizondo, Spain
3 months ago
Gaur, Elbetetik abiatu eta Autrinera igo gara. Horretarako, Etxaide errotara joan gara eta bertatik abiatzen den pistan barrena igo gara xenda batetik garo eta sasi artean. Intzuri lepora iristean, Autrinera zuzentzen den xendatik gorantz egin dugu maldan bizian zehar. Gora iristean, alanbrezko hesia gainditu eta tontorrean dagoen bunkerraren ondora iritsi gara. Ikuspegi zabala eta ederra. Itzulia, berriz, Intzuri lepora itzuli eta, Oketa muinoaren eskuin aldetik zabaltzen den pista zabaletik jaisten hasi gara. Pista amaieran, GRaren seinale zurigorriak markatzen duten lekutik jarraitu dugu. Garo artean azkar jaitsi dugu aldapa, basoan sartu eta berriro atera gara garo artean ibiliz. Azkenean, bideak porlanezko pistara eraman gaitu eta bertatik Baztan ibaiaaren gainetik pasa gara, aurrez Errota Berriko eraikinari bizkarra emanez. Etxe ederren artean, abipauntura itzuli gara.
0 Comments
Autrin Elbetetik