Erdoizta Iturriotzetik
Etxetaballa, Spain
2 months ago
Ibilaldi ederra. Iturriotzetik atera eta Granada erreka aldera jaisten den porlanezko pistatik segitu dugu ezkerrera, pinudian ateratzen den bide zabala segidan hartuz. Bide honek, Erdoiztaraino eraman gaitu. Iturriaren ondotik zabaltzen den aldapatik erraz igo gara gurutzearen ondora eta hemendik, Indo aldera dagoen aldapa biziari ekin diogu. Zelatunera doan bide zaharra hartu eta, goiko aldera iristean, hau utzi eta ezkerretik beste aldapa bizi batek Mendibeltzaren gandorrean utzi gaitu. Gertu dagoen Gazumeko tonotorrera erraz heldu gara. Itzulera, ohiko bidetik egin dugu aldapan behera Zelatunera igotzeko bidetik. San Juan baselizaren ondora jaitsi eta abiapuntura itzuli gara. parquing
0 Comments
Erdoizta Iturriotzetik