Urkuluko dorrea
Orbaizta, Spain
2 months ago
Azpegiko aterpetik atera, izen bereko bi trikuharrien ondotik igaro eta, Aramuñoko birjinari bisita egin ostean, EHko ur-mugaren bidetik Soroluzeko lepora igo gara. Bertan, izen bereko trikuharria eta harrespila. Bide balizatutik Arnoztegiko lepora igo gara. Aurrez aurre, Urkuluko dorrera igotzeko dugun aldapa pikoari ekin diogu. Gora heltzean, erromatar dorrea bisitatu eta metro batzuk aurrerago dagoen tontorrera joan gara. Ikuspegi zoragarria bertatik eta bat aukeratzekotan, Iratiko oihanaren ikuspegi paregabea. Itzulera mendiaren gandorretik egin dugu eta, bidezidor desberdinak erabiliz Azpegiko nekropolira jaitsi gara. Bertan dauden megalitoak ikusi eta abiapuntura itzuli gara.
0 Comments
Urkuluko dorrea