Santa Marina Urbasako mendatetik
Olazagutía, Spain
2 months ago
Urbasako mendatean dagoen aparkalekuan kotxea utzi dugu eta berehala pagadian murgildu gara. Bide balizatu desberdinak ikusi ditugu, eta guk, hesoletan marka berdeak dituztenak jarraitu ditugu. Larrakarte inguruan, ezkerrera, pagadi sorgindura doan bide balizatua utzi eta eskuinetik ateratzen den xendatik aurrera egin dugu pagadian erabat murgilduz. Bide erosoak erraz gerturatu gaitu lehen maldetara. Eskuinean aska bat ikusi eta ezkerretik marrazten xendatik igotzen hasi gara malda bizian. Malda amaitzean, Pagobakar izenez ezaguna den lekura (pago bakarti bat dago) igo gara. Pagadia atzean utzi eta pinudian sartzen den bide zabaletik aurrera egin dugu eskuinetik datorren pista zabal batekin bat egin arte. Pista jarraituz Santa Marinako ermitara heldu gara eta gertu, mendiaren gandorrean dagoen tontorreraino igo gara. Atsedena hartu eta gero, Urdiaingo portura jaitsi gara gandorrean zehar eta bertara iristean, ezkerrera jo dugu berriro igotzeko erabili dugun bidearekin bat eginez.
0 Comments
Santa Marina Urbasako mendatetik