Alkaxuri Itzulegitik
Maya del Baztán, Spain
a month ago
Itzulegiko lepotik abiatu eta Olaintzingo harrira igo gara. Bordak atzean utzi eta pagadian zehar poliki jaisten den xenda erosotik aurrera egin dugu. Bide ederra eta pagadi bikaina! Uniz muinoaren ondotik igaro eta xenda berriro pagadian barneratzen da Gorramakil mendiaren magalean. Altuera pixkanaka hartu eta erraz heldu gara Burdimotzeko lepora. Akomendi mendiaren magalean marrazten den xendatik altuera jaitsi eta berriro maldan gora jarri gara Enterramenduko kaskora igoz. Gertu ikusi dugu Alkaxuriko tontorra, baina aurrez, aldapa motz eta pikoari aurre egin diogu eta segidan, mendiaren gandorretik tontorrera ailegatu gara. Izugarria da bertatik dagoen ikuspegia. Itzulera bide beretik egin dugu, baina aikera baliatu diugu Akomendi, Uniz eta Olaintzingo gainetara igotzeko.
0 Comments
Alkaxuri Itzulegitik