Aldura
Landarbaso, Spain
4 months ago
Susperregin kotxea utzi eta Aldurara zuzentzen den biderik maldatsuena hartu dugu. Aparkalekuaren aurretik, basoan zehar marrazten den bidea hartu eta zuhaitzen itzalpean erraz irabazi dugu altuera. Bide oso nabarmena da eta, tarte batzuetan leundu egiten da. Azken malda, basotik kanpo garo artean burutu dugu. Tontorrera iritsi eta bertan buzoi zaharraren ondoan eseri gara dagoen ikuspegi zabal eta ederraz gozatuz. Itzulera, berriz, ipar aldera jaisten den zidor nabarmenetik egin dugu. Altuera berehala galdu eta bat egin dugu Aldura inguratzen duen ibilbidearen seinale zuri eta horiekin (PR-Gi 10014) bat egin dugu. Aurrerantzean, marka hauek erakutsiko digute abiapuntura itzultzeko bidea. Xenda estu batek basoa zeharkatzen du eta azken malda txiki bat igo ostean, denbora gutxi behar izan dugu aparkalekura itzultzeko.
0 Comments

Stay Connected