Uzturreko itzulia
Izaskun, Spain
4 months ago
Uzturrera igotzeko erabiltzen den ohiko bidea jaitsierarako utzi eta, Belabietako biraren bide balizatutik igo gara. Izaskungo baselizatik abiatu eta PR-Gi 115aren bide-seinaleak jarraitu ditugu. Pista zabala eta erosoak Artzaienea baserriraino eraman gaitu. Bide zabaletik aurrera segi eta, eskuinetik, garo artean marrazten den bidezidorra hartu dugu. Aldapari aurre egin eta xenda nabarmenak gurutzearen ondora eraman gaitu. Tolosaldeak duen talaia eder honetatik, tontor aldera jo dugu eta bertan buzoia eta erpin geodesikoa. Itzulera ohiko bidetik egin dugu, Oso malda pikoa da eta odo hondatuta aurkitu dugu, basoa ateratzen ari dira eta bazter guztiak txikituta daude. Hasierako malda pikoa atzean utzi eta asfaltuzko bidetik abiapuntura itzuli gara.
0 Comments
Uzturreko itzulia

Stay Connected