Exkaxpeko erreka
Artikutza, Spain
4 months ago
Gaur Artikutzara joan gara. Guardetxetik Artikutxza auzorantz jaisten den errepidetik 400 bat metro bete eta ezkerretik ateratzen den PR-Na 124 bide balizatuaren (marka zuri eta horiak) norabidea hartu dugu. Pagadian marrazten den lurrezko pista zabaletik aurrera egin dugu eta, hasierako bide leuna maldan behera jarri gaitu laster. Bigarren aldapa pikoaren beheko aldean, Exkaxpeko errekaren ondora heldu gara. Egurrezko zubitxo bat igaro eta beste aldetik ibili gara Erreka Mari lamiaren bila. Itzulera bide berdinetik egin dugu errepideraino, eta hemen trenbide zaharraren xenda hartu dugu Exkaxeko guardetxera berehala heltzeko.
0 Comments
Exkaxpeko erreka

Stay Connected