Garagartzako haitzak
Otsaurte, Spain
4 months ago
Otzaurteko Andra Mari ermitaren ondotik atera eta, Zegama-Aizkorri mendi-lasterketaren borobil horiek erakutsi diguten bidea hartu dugu. Bidea PR-Gi 3010aren seinale zuri eta horiekin bat egin eta gero, basotik atera eta Abilletako zistaren ondotik pasa eta gero, Arkaungainara igo gara. Bide balizatu erosoak berehala eraman gaitu Ultzamako lepora. Puntu honetan seinaleak utzi eta parez pare dugun Txurrukopuntara igotzeko aldapa belartsutik aurrera jo dugu. Erraz igo gara tontorrera eta bertatik ikuspegi ederraz gozatu ostean, Garagartzako haitzetara jaisten hasi gara. Lehenik Naparaitzera eta gero Garagartzako saroe ondoan dagoen Zabalaitzera igo gara. Naparaitzen kasuan, azken hiru metroak delikatu samarrak dira, trepada egin behar da eta badu arrisku puntu bat. Zarateaitzera igotzeko, berri, arazorik ez. Abiapuntura itzultzeko, SL-Gi 3004 bide balizatuaren marka zuri eta berdeak jarraitu ditugu, gehiena pagadi ederretan murgilduz.
0 Comments
Garagartzako haitzak

Stay Connected