Erroizpe eta Lagarte
Gaztelu, Spain
3 months ago
Gaztelutik atera gara eta baserri artean igotzen den asfaltatutako bidetik azken baserriraino iritsi gara. Puntu honetan, PRaren seinale zuri eta horiek erakutsi digute hartu beharreko bidea. Ur-biltegiaren ondotik pasa eta, pista zabala basoan sartzen da. Poliki poliki altuera irabazten joan gara eta erraz heldu gara Leaburutik igotzen den bidearekin bat egiten den lekura. Mendiaren gandoirretik aurrera segi eta, ezkerretik marrazten den xendan barrena Erroizpeko tontorrera heldu gara. Erpingeodesikoa eta Argitxoren irudia. Ikuspegi ederra Goierri eta Aralar aldera, baita Berastegiko lurretara. Tontorra atzean lagata, xendak Berroetako lepora eraman gaitu eta bertatik erraz igo gara Lagarteko tontorrera. Harri pilo batek adierazten du lekua eta honen ondoan, Almitxuriko mairubaratza. Jaisten jarraitu dugu eta azken harresia gurutzatu aurretik, eskuinetik apenas ikusten den bidezidorretik hasi gara jaisten (erne!). Zikin samarra hasieran, baina bertatik berehala iritsi gara borda baten ondora. Bidea hemen zertxobait zabaltzen da eta berehala hasi gara altuera galtzen. Bide hau beste pista zabal batera ateratzen da eta hau segituz Gaztelura itzuli gara.
0 Comments
Erroizpe eta Lagarte

Stay Connected