San Lorenzo (Valderejo)
Lalastra, Spain
3 months ago
Lalastratik, pistatik, Villamardones herri abandonatura iritsi gara. Erortzear dagoen elizaren aurrean hagin eder batek hartu behar dugun bidea seinalatu digu. Eskuinetik, pinuz eta pagoz osatutako baso eder batean sartu gara. Mendi-mazela zeharkatuz, pixkanaka-pixkanaka San Lorentzo ermitara igo gara. Ermitaren ondoan, harkaitzaren ertzean dagoen metalezko gurutze handi bat ikusi dugu eta haranaren ikuspegi paregabeaz gozatu ahal izan dugu bertatik.
0 Comments
San Lorenzo (Valderejo)

Stay Connected