Txaruta eta Garmendia
Lantz, Spain
3 months ago
Belateko mendatetik abiatuta, Berriozokoan dagoen antenaraino igo gara asfaltutako bidetik. hemendik Putzuetako gaina aldera hartu dugu, lehenik belarrezko bide xabaletik, ondoren lurrezkotik eta azken malda belar goxotik. Tontorretik maldan behera bordaraino jaitsi gara eta hau atzean utzita, Txarutako malda biziari aurre egin diogu. Ikuspegi zabalaz gozatu eta gero, Txarutako etxoletara jaitsi gara eta bertatik Garmendia mendiko tontorrera igo. Baztango ikuspegi zoragarria. Itzulera, berriz, etxoletara jaitsi eta gertu dagoen pistatik jaisten hasi gara. Pista zabala eta erosoa pagadi ederrean barneratzen da eta bertatik itzuli gara abiapuntura.
0 Comments
Txaruta eta Garmendia

Stay Connected