Urepeletik Isterbegira
Urepel, France
2 months ago
Gaur, Xalbador bertsolari handiaren larreetan ibili gara. Aldude bailarako Urepel herria eman diogu hasiera ibilaldiari. Errepidetik gorantz egin dugu eta ez dugu betarik galdu Xalbadorren jaiotetxera hurbiltzeko. Errepidearen malda pikoa gainditu eta, hesi metalikoa gainditu eta gero, errepidea utzi eta eskuin aldetik ateratzen den lurrezko bidetik abiatu gara. Garo artean zabaltzen den bide honek, Patarramunhoraino eraman gaitu. Tontorrean oso bitxia den antena moduko bat ikusi dugu. Segidan, pistatik, gertu dagoen Korrotako lepora jaitsi gara eta hortik, zuzenean, malda bizian Isterbegiko tontorrera igo gara. Aldudeko ikuspegi osoaz gozatu dugu, baina inguratzen duten mendiena ere. Itzulera, etorritako bidetik lepora jaitsi eta errepidean zehar herrira jaitsi gara.
0 Comments
Urepeletik Isterbegira

Stay Connected