Ordesako ur-jauzien ibilbidea
Torla, Spain
2 months ago
Ordesako aparkalekutik atera eta Soasorantz zuzentzen den bide nagusitik aurrera egin dugu. Pilar Birjinaren irudiaren ondotik pasa, Cotatuerora doan xenda ezkerrera utzi eta aurrera segitu dugu. Laster, Arripaseko ur-jauzia ikusi dugu eta gorantz jararituz, eskuinera desbideratu eta Las Cuevas ur-jauzia ikusteko aukera izan dugu. Metro batzuk gora egin eta Estrecho ur-jauzi ederraz gozatu dugu. Etorritako bidetik atzera egin eta, ibaiaren beste aldera pasa gara zubi batetik. Hemendik aparkalekuraino bide eroso eta ederrean zehar egin dugu.
0 Comments
Ordesako ur-jauzien ibilbidea

Stay Connected