Itsusiko harria
Bidarray, France
2 months ago
Amildegiak, bidezidorrak, putreen habiak, ezproiak, korridoreak, ur-jauziak... Aritzakungo haranak kontraste handiz beteriko parajeak biltzen ditu, ederrak guztiak. Ibilbide honek horietako asko biltzen ditu. Errobi eta Baztango haranen artean gailentzen diren mendi sakan eta mazeletan, gizakiaren bilakaeraren lekuko izan diren aztarna ugari daude. Ibilaldi honetan, Mehatze lepoan aurkituko ditugun monumentu megalitikoen ingurua ezagutzeaz gain, naturak bortizki zizelatutako Itsusiko harria bisitatu dugu. Hamaika sentsazio ezberdinez gozatzeko inguru paregabea.
0 Comments
Itsusiko harria

Stay Connected