Belkoaingo lubakiak
Aduna, Spain
a month ago
Aduna herritik abiatu bara. Etxe eta baserri artean zabaltzen den errepidetik igotzen hasi gara lurrezko pistarekin bat egin arte. PRaren seinale zuri eta horiek erakusten diguten norabidean altuera irabazten jarraitu dugu. Basopetako atsedengunera iristean, eskuinetik jo dugu Mareako gainera ailegatzeko. Bide gurutze honetan, Belkoaingo gurutzera zuzentzen bidetik jarraitu dugu eta bertara heldu aurretik, gerrate zibileko lubakiak ikusi ahal izan ditugu. Segidan, gurutzera iritsi gara, eta, beheraxeaho dagoen trikuharriaren ondoraino jaitsi gara. Buzoia gurutzean jarrita egon arren, Belkoaingo tontorra aurreraxeago dago, trikuharria atzean utzi eta bertatik ateratzen den xenda jarraituz. Erpin geodesikoa. Itzulera, berriz, gurutzera bueltatu eta Mareako gainera itzuliz burutu dugu, baina puntu honetan, ezkerretik ateratzen den pista hartu dugu, Elordi aldera zuzentzen dena. Luzeagoa da, baina horrela ibilbide zirkularra burutu dugu.
0 Comments
Belkoaingo lubakiak

Stay Connected