Matxinbrao bidea
Bastida / Labastida, Spain
3 months ago
Matxinbrao pasealekua Arabako Errioxako Bastidako lurretan hedatzen da. Herriaren goiko aldetik abituko gara, Kristoren ermitaren ondotik pasa eta gero, La Mota muinora igoko gara. Bertatik Errioxako mahastien eta herriaren ikuspegi zabalak izango ditugu. Gain hau, San Gines atsedenlekuarekin lotzen duen 2 kilometroko ibilbidean zehar, Pedro Pablo bertako artistak apaindutako artelan berezi eta ikusgarriak ikusiko ditugu, baita ere akueduktu zaharraren arrastoak. Irudi bereziak ingurune paregabe batean txertaturik, eta dena, Toloño mendiaren magalean txertaturik. San Gines atsedenlekura heldu eta gero, aukera desberdinak ditugu Bastidara itzultzeko. Lehenengoa, etorritako bidetik atzera egitea, bestea, berriz, errepidean zehar jaitsiko gara San Andreseko akueduktuaren arrasto bikainak ikusi ahal izateko.
0 Comments
Matxinbrao bidea

Stay Connected